XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txiste bat kontatu zion eta txakurrei buruzko liburu bat utziko ziola agindu zion.

Gorkaren ama ere, zer esanik ez, pozak txoratzen zegoen bere alabak behingoz pertsona normalaren tankerak hartu zituelako.

Egun hartan gauzak oso ongi ari ziren gertatzen.

- Gorka, joan hadi, aita etorri eta Roland jaunari hitaz galdezka hasi baino lehen.

- Honek ongi portatu haizela esaten dionean hasiko gaitun gu Timi barrura sartzen uzteko eskatzen.

- Hi aurrean ez egotea hobe izango dun.

- Ederki - esan zuen Gorkak.

Gauza lehenbailehen erabakitzeko irrikitzenìrrikitzen: biziki deseatzen zegoen.

Nekeza gertatzen zitzaion bere sentimentuen aurkako jokabidea agertzen jarraitzea.

Timengatik izan ez balitz ez zuen hori behin ere egingo!.

Seiak inguru horretan, bere aita zetorrela konturatu zenean aldegin zuen gelatik.

Hau gelan sartu eta Roland jaunari zuzendu zitzaion.

- Zer moduz? Zure ikasle hauek ongi portatu al dira?- galdetu zion.

- Oso ongi - erantzun zion Roland jaunak -.

- Julenek nahiko zail egiten zitzaion buruketa bat ulertzea lortu du azkenik.

- Dikek ongi egin du bere latineko ariketa.

- Anek batere akatsik gabe egin du bere frantseseko ariketa.

- Eta Gorka?- galdetu zion osaba Kintinek.

- Oraintxe nindoan Gorkanez hitzegitera - esan zion Roland jaunak, Gorkanek aldegin ote zuen bere inguruan begiratuz -.

- Gaur inoiz baino hobeto portatu da! Egiaz, oso pozik nago.

Lan asko egin du eta denbora guztian oso atsegin eta formala izan da.

- Bere izakera hobetzeko asmoak dituela dirudi.